miércoles, 16 de noviembre de 2011

Aitonaren istorioa.

Nire aitonak beti kontatzen zidan istorio berdina behin eta berriro eta ni aurpegi onez beti entzuten nion. Bere istorioa halakoa zen: 

   `` Ni txikia nintzenean ez nintzen etxetik asko ateratzen eta ateratzen nintzenean nire ama eta aitarekin zen eta ordu bete asko jota. Nire lagunak beti esaten zidaten gehiago ateratzeko baina ni ezin nuen anai handiena nintzen eta nire beste bost anai- arrebak zaindu behar nituen arratsaldean ama deskantsatu ahal izateko. Nire aita beti zegoen lanean eta bakarrik ikusten ginen gabean, asko botatzen nuen faltan berarekin nengoenean asko dibertitzen nintzelalo. Egun baten aita ez zen lanera  joan ( ez naiz gogoratzen zergaitik) eta amari esan zion nirekin pasako zuela eguna, biok elkarrekin, arrituta geratu nintzen hori esan zidanean, eta biok joan ginen tarbena batera. Taberna ondoan nire taldekide batzuk zeuden eta aitari kontatu nion nirekin sartzen zirela, orduan aita eta biok plan bat egin genuen eurei sustoa emateko. Aita eta biok paretaren atzetik joan ginen globo batzuekin baina globoak barrutik pintura eta ura nahastuta zuten eta nire taldekideei bota genienean garrasika asi ziren eta denak etxera joan ziren korrika, bitartean nire aita eta ni barreska egon ginen egun osoan eta noski, amari kontatu genionean gurekin haserretu zen baina berari ere barregura eman zion.´´

 Badakit aitonaren istorioa ez dela oso polita ezta dibertigarria baina  beti pozik entzuten diot. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario